jueves, enero 05, 2023

109.012 bisitari


        Aurten Gabonartek, Bilboko Gabonetako Artisautza Azokak, arrakasta handia lortu du, izan ere, bisitarien kopuruak horren lekukoak dira. Orotara 109.012 bisitari zenbatu dira. Jakina, datu horiek salmentetara eraman dira. Artisauak pozik daude azokako 19 egunetan izandako "mugimenduarekin". Balantze horrek energiaz eta motibazioz hornitu ditu profesional horiek.

        Jende gehien  egunean izan zen, abenduaren 17an, guztira 12.760 sarrera izan ziren, Gabonak gertu zeudela nabaritzen zen. San Tomas eguneko datuak ere garrantzitsuak izan ziren: 9.464 lagun. Abenduaren 26an, 27an eta 28an ere 7.300 pertsona bana baino gehiago izan ziren.

        Horregatik guztiagatik eskerrak eman nahi dizkizuegu guztioi. Aurten ere, hitzordu hau ametsa egi bihurtu duzue.

No hay comentarios:

Publicar un comentario