jueves, diciembre 15, 2022

Bihartik aurrera zuekin!!!

 

        24 ordu baino ez dira geratzen Gabonart ofizialki inauguratzeko. Aurten ere, Artisautza Azoka honek estatuko leku guztietako artisauak bilduko ditu.

        Gremio aitzindari, berritzaile, irudimentsu, sortzaile nekaezin... guztiak egongo dira galdu ezin duzun hitzordu honetan.

        Bilboko Areatzako kaian izango gara abenduaren 16tik urtarrilaren 5era. Egin tarte bat guregana etortzeko, ziur baikaude ez zarela damutuko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario