Bilboko Gabonak ez lirateke Gabonak izango Artisautza Azokarik gabe. Aurten Gabonart azokak 10 urte beteko ditu izen horrekin eta Arbaso Euskal Artisautza Tradizionalaren Bizkortzeko Elkarteak antolatuta, eta 40. urtea izango da Gabonetako Artisautza Azoka izenarekin, beraz, Bilbokoa hitzordu nagusia izango da datozen egunotan.
Aurtengo azoka biribil eta berezi honetan, Gabonartek bere distira
guztia zabalduko du Areatzako Kaian dagoen karpan. Horretarako ospe
handiko 55 profesional beren tailerretatik aterako dira, haien
produktuak ezagutarazteko. Hiriko alkateak, Juan Mari Aburtok,
inaugurazio zinta moztu du, eta berarekin batera hainbat agintari
presente egon dira, profesional hauek bultzada emateko.
Gabonart
Azoka abenduaren 16tik urtarrilaren 5era bitartean egingo da.
Egun Bilbokoa estatu mailan erreferente bihurtu da; izan ere,
parte-hartzaile asko Euskal Herritik kanpo etorri dira. Arbasoren
ustez, “Bilbo oso plaza garrantzitsua da. Egiatan, hiriak besoak
zabalik hartzen gaitu, bertokoek artisautzaz ulertzen dute, eta,
beraz, artisauek badakite harrera ona izango dutela”.
Antolatzaileek haratago begiratzen dute, eta “horrelako ekimenek
sektorearen beharra azpimarratzen dute eta Bizkaiko hiriburuko
Gabonetako Azokaren ospea berresten dute” adierazi dute. Era
berean, euskal kulturaren atal bat zabaltzen du, ekonomiaren
dinamizazioa bultzatzen den bitartean.
Gabonart bezalako
hitzorduak oso garrantzitsuak dira sektorearentzat, batez ere
bizi ditugun garai hauetan, gure artean krisi sozial eta ekonomikoa
ezarri baita, eta hori gainditzea kostatzen ari da. “Azokak gure
erakusleihorik nagusienetarikoak dira, gure merkaturatzeko modu
nagusia” azpimarratu dute.
Sustatzaileek baieztatu dute,
“krisia ez da baretzen ari, baina, aldi berean eta arraroa
dirudien arren gero eta artisau gehiago daude. Gure ustez,
gizartearen pentsamendua aldatzen ari da eta asko dira beste bizimodu
baten aldeko apustua egiten ari direnak, bere sormenean eta bere
artean etorkizun profesionala bilatzearen alde. Hori dela eta,
sektorea gaztetzen ari da eta. Egia da krisiaren ondorioz, tailer
askok pertsiana itxi dutela, halaber, beste batzuk igo egin dute,
itxaropen eta, batez ere, haize freskoa emanez sektoreari”.
Gizartea artisautzari balio gero eta handiagoa ematen ari zaio. “Azkenean konturatzen gara eskuz egindakoak duen balioaz. Serieko produkzioetatik ihes egiten hasi ginen. Publikoak produktu ezberdinak eta originalak nahi ditu eta hori da artisau-lanak eskaintzen duena. Ez daude bi berdin eta ezaugarri hura ordainezina da”, berretsi du Arbasok.
Euskal
Herriko artisauen elkartearen helburu nagusia da sektorearen
garrantzia agerian jartzen duten ekimen mota guztiak sustatzea, eta,
dagoeneko, Bizkaiko hiriburuko Gabonetako Azokaren prestigioa
berrestea lortu du. Era
berean, ekitaldi horren bidez ez da bakarrik sustatzen artisautza
merkaturatzea: gure kulturaren atal baten zabalkundea ere egiten da,
eta ekonomia bera dinamizatzen da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario