martes, diciembre 27, 2022

Arbaso: Zer da???

         Arbaso irabazi-asmorik gabeko elkarte bat da, izaera sozialekotzat hartua, euskal artisautza tradizional eta garaikidea sustatzeko xedea duena, eta jarduera-eremu Euskal Herria duena.

Artisau elkarte bakarra da Euskal Herrian nazio izaera duena. Euskal Herri osoko eskulangileen ehun lantegi inguru biltzen ditu elkarteak.

Helburuak hauek dira:

- Euskal Artisautzaren Sektorea ordezkatzea.

- Sustapen lana egitea artisautza tradizionala ezagutua izan dadin eta egunero balia dadin.

- Euskal artisautza tradizionalaren jatorri deitura edo sor marka lortzea; horretarako, badute kalitate etiketa bat Gipuzkoan eta Nafarroan.

- Euskal artisautza nahiz kultura indartu nahi duten erakunde publiko eta pribatuen parte hartzea lortzea.

- Eguneroko artisautza lanari eustea, gure etorkizuneko kultur ondarearen giltzarri moduan. Azken batean, etorkizuneko belaunaldiei ezagutzera ematea kultura tradizionalean aberatsa den herri honen usadio eta ohiturak.


No hay comentarios:

Publicar un comentario